martes, 24 de febrero de 2015

49. Durangoko Azoka



                                                     Diskoak, jokoak, kontzertuak, hitzaldiak, aurkezpenak eta liburuak (ehunaka 
                                                     liburuak) horixe da , batez ere, Durangoko Azoka.

Liburuen zerrenda amaiezina izan da; baina bitxienak eta erakargarrienak komentatzea egokia izango litzateke.
"Poemagintzak"nabarmenak izan dira; poemez josita liburu interesgarri batzuk agertu dira larrazken honetan. Urari ostutako poemak, Paco Arestirenak, edo Kapital publikoa, Jose Luis Otamendirena.
"Ipuinak, narrazioak eta albumak". Arlo honetan lan batzuk aipatu gabe ezin utz daitezkeenak dira... Xabier Mendiguren, idazle porrokatuaren Arantza barrurantz, Xabier Muguruzaren Hilen logika ezkutua, Leire Salaberriaren Hiltzaileak, eta Ana Urkizaren Mamuak.


                                                   Hona hemen 3. eta 4. DBH-ko ikasle batzuk euria jasaten. Idazle famatu horiekin 
                                                   hitz egin ondoren

Musikaren harrabotsak hunkitu gaitu; entzun ahal izan dugu bai Rock and Roll klasikoa, bai gaur eguneko gordinagoa. Beste aldetik, entzun eta ikusi ahal izan ditugu Ruper Ordorika eta Gontzal Mendibil.

                                                    1. DBH-ko ikasle batzuentzat gurekin joateko txango batera beren lehenengo 
                                                    esperientzia izan zen. Bistan da oso ondo pasatu zutela musika entzuten.


No hay comentarios:

Publicar un comentario